Instrument
Ensembles
Genres
Kompositörer
Artist

Låttexter: Doctor Deseo. Eta Moxua Hil Atsekabez.

Zeure mosubak diran laztanak!
eztizko lorak yatzuz espanak.
Larrosa orrein orri ganetan
ibilli nai dot, loreil onetan.

Mitxeletatxu baten antzean
artega nabil latxin ganian.
Zeure larrosa politak bana
ezin laztandu, neska lirana.

Laztantzen dodaz sasi-lilijak,
eta matsaren urrezko orrijak.

Eragozpenak banatzen gabez,
eta mosuba dil atsekabez...

Al ditubazan lora gaxuak
laztantzen ditu geure goguak:
Bana dil, leitzen daben lorarik
bere bixitzan jadetsi barik!

Laztantzen dodaz sasi-lilijak,
eta matsaren urrezko orrijak.

Eragozpenak banatzen gabez,
eta mosuba dil atsekabez...